Landa eremuko irisgarritasuna hobetzeko hainbat baserri bide konpondu ditu Azpeitiko udalak

0
PRUEBA
Azpeitiko Udalak, azken urteotako dinamikari jarraituz, hainbat baserri bide konpondu ditu azken aldian. Hala, aste honetan bertan bukatu dituzte Izarraitz auzoko eta aratz-errekako konponketak. “Baserri bideen konponketari garrantzi berezia ematen diogu, eta urtez urte, diru partida bat jartzen dugu horretarako. Landa eremuko errepideak konponduz herritarren segurtasuna bermatzea eta irisgarritasuna hobetuz bizi kalitatean eragitea dugu helburu”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako batzordeburuak.

Elosiaga auzoan, Larrañaga eta Elorriaga arteko bidea hobetu da, Izarraitzen Azkune Behekotik eta Erlo arteko errepidean hobekuntzak egin dira, Aratz-errekan Serreria eta Arlizeta Goikoa arteko bidea ere konpondu da eta Abitain, Alabier, Urreta eta Etxe-Alai arteko errepidean asfaltatze lanak ere egin berri dira.

Obra guzti horiek egiteko Azpeitiko Udalak 229.116,36€ko inbertsioa egin du.