Barakaldok kanpaina bat abiarazi du hezkuntza arloan eragiteko, indarkeria matxista prebenitzeko tresna gisa

0

Zero Indarkeria ¿CeroViolencia. Goiburu hori aukeratu da Barakaldoko Udalaren sentsibilizazio-kanpaina berrirako, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela eta (azaroaren 25a). Amaia del Campo alkateak eta Rakel Olalla Emakumeen arloko zinegotziak aurkeztu dute gaur goizean aurtengo ekimena, indarkeria matxistari aurrea hartzeko prebentzioa eta gazteekiko arreta jorratuko dituena. Hala, gaurtik hilaren amaierara arte, hamabost jarduera baino gehiago izango dira hirian. Hain zuzen ere, jarduerok helburu bakarra dute: eraso matxistarik ez dagoen hiri baterantz aurrera egitea. Egun berean, hau da, azaroaren 25ean, Barakaldok horma-irudi berri bat ezagutaraziko du Desertu Berria auzoan. Horma-irudi horren bidez, elkarte feministek, emakume-taldeek eta gazteek indarkeria matxistarik gabeko Barakaldo aldarrikatuko dute.

Mutiko batek neskato bat besoan eta hankan jotzen du, eta honako testu hau du azpian: errespetatu zure lagunak. Nerabe batek bere bikotekidearen mugikorra miatu du, eta honako testu hau du azpian: ez kontrolatu, errespetatu haren intimitatea. Gazte bat oihuka ari zaio neskalagunari, eta honako testu hau du azpian: zero indarkeria, zero larderia eta zero mehatxuZero Indarkeria ¿ CeroViolenciaizeneko kanpainaren hiru irudi nagusiak dira, eta hiri osoan ikusi ahal izango da gaurtik hilaren amaierara arte. Barakaldarrek karteletan, udal pantailetan, Udalaren sare sozialetan, komunikabideetan eta Kbuseanbistaratu ahal izango dute kanpaina.Indarkeria matxista da gure gizarteak aurre egin behar dion arazo handienetako bat, eta ziur gaude erakundeok eta familiok dugun tresna nagusia prebentziora bideratuta dagoen hezkuntza dela. Hori dela eta, aurtengo kanpaina gazteenei zuzenduta dago, hots, Lehen Hezkuntzako neskato eta mutikoei, nerabe gisa gazte bihurtu arte izaten duten prozesu osoari arreta berezia jarriz. Txikitatik jakin dezaten berdintasunean hazi behar dugula, eta neskatoak eta emakumeak berdin errespetatu behar ditugula, adierazi du alkateak. «Mutiko bati ulertarazten badiogu denok berdinak garela, oinarri sendoak ezarriko ditugu pertsona hori gaztea eta heldua denean baldintza berdinetan trata ditzan emakumeak», adierazi du.

Zero Indarkeria – Ceroviolenciaderitzon kanpainak errespetua, berdintasuna eta intimitaterako eskubidea bezalako balioak lantzen ditu. «Ikastetxeekin egun lantzen ditugun balioak dira, Prebenitzeko Hezi programaren bidez, eta, horrezaz gainera, rolak, genero-estereotipoak, erantzunkidetasuna, familia eta lana aukera-berdintasunean uztartzea, indarkeria prebenitzea eta gatazkak konpontzea bezalako alderdiak ere aipatzen dira», azaldu du Del Campok. Azken ikasturtean, programa hiriko 491 neskato eta 461 mutikorengana iritsi zen, eta datozen asteetan beste edizio bat hasiko da Barakaldoko ikasgeletan.