Gobernu Batzordeak laster onartuko ditu datorren udako hiriko toldoak, karpak eta itzalkinak esleitzeko lehiaketa arautuko duten oinarriak. Zerbitzu hori ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean emango da.
1.400 toldo zozkatuko dira. 440 Kontxako hondartzarako (horietatik 8 egokituta daude); 424 toldo (12 egokituta daude), 98 karpa eta 198 itzalkin Ondarretako hondartzarako, eta 240 toldo (8 egokituta daude) Zurriolako hondartzarako. Toldo horiek zozketa bidez esleituko dira, 3 urterako. Urtero dagokion tasa ordainduko dute esleipendunek, Udalbatzak onartzen dituen zerga-ordenantzetan jasoa.
Hiri Mantentzeko zinegotziak, Miguel Ángel Díez sozialistak, azpimarratu duenez, “toldo-zerbitzua bi urte igaro ondoren itzuli da. Urte horietan, osasun-krisiaren ondorioz, ez zen komeni toldoak jartzea, segurtasun-arrazoiengatik eta pertsonen artean gomendatzen zen distantziagatik. Pandemia kontrolatuta dagoela dirudien honetan, eta normaltasuna hiriaren eguneroko jardunera itzultzen ari denez, uste dugu datorren udan Donostiako hondartzetan toldoak, karpak eta itzalkinak eskaintzeko moduan gaudela, betiere osasun publikoko baldintzek ezin hobeak izaten jarraitzen badute”.