Eramus+ proiektuaren baitan, Europako herrialde desberdinetatik etorritako irakasleak Orokieta ezagutzera etorri dira.
Asteleheneko lehen orduan, ongi etorri ekitaldia eskaini zieten Orokietako ikasleek Eslovakia, Letonia, Lituania, Sizilia eta Turkiako irakasleei, agurra dantzatuz eta kanta bat abestuz.
Ondoren, Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziarekin batera, patio berrituaren inguruak ezagutu zituzten, baita Baratza IkasgeLab eremua ere.
Jarraian, Orokietako hezkuntza sistema aurkeztu zitzaien, Ikas komunitate izaera, proiektuetan oinarrituta nola lan egiten dugun eta baita gure Sormen geLaben nondik norakoak ere.
Aste honetan zehar, Europatik etorritako irakasle hauek Tolosan, Donostian eta Bilbon zehar ibiliko dira zentro desberdinak bisitatzen.