COP26an Eskualdeen Adierazpena irakurri izanak markatu du gaur goi-bilera honetako euskal ordezkaritzaren balantzea. Euskadi izan da Regions 4 topaketaren anfitrioia. Bertan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gogorarazi du eskualdeek eta gobernu deszentralizatuek espero dutela COP26ak beteko dituela hitzartutako arintze- eta egokitze-agenda anbiziotsuak. Agenda honek honako hauek barne hartzen ditu:
- Zero isurtze garbiak lortzea. Estatuei bizkortzea eskatu behar diegu, eskualde batzuk aurretik doazelako Parisko Akordioaren helburuak lortzeko bidean.
- Egokitzapenari eta erresilientziari buruzko anbizioa handitzea
- COP26k maila guztietako gobernuak ahaldundu behar ditu, baita estatukoak ez diren beste eragile batzuk ere, erresilientzia- eta egokitzapen-ekintzak areagotzeko berehalako neurri zorrotzak hartzeko duten ahalmena erabili dezaten.
- Sistemak maila anitzeko gobernantza baterantz alda daitezen bultzatzea. Estatuko, eskualdeko eta deszentralizatutako gobernuek maila anitzeko eta konponbideetara bideratutako lankidetza normaltasun berri bihurtzea eskatzen dute. Honela, asmo klimatikoak eta ekonomia erresilienteetarako trantsizioa areagotuz eta herrialde guzti-guztietan egokitzapenean aurrera eginez.
- Egokitzapenerako finantzaketa mobilizatzea.
- Eskualdeek erabat hornituta egon behar dute krisi klimatikoari erantzuteko, eta finantza-tresnek, egokitzapen- eta erresilientzia-ekintzetara oso bideratuta egon behar duten trensnek, hori islatu behar dute.
- Ekintza klimatikoetarako finantzaketa deszentralizatua beharrezkoa da, eta oztopo handiak daude oraindik eskualdeek funts horiek eskura ditzaten (RegionsAdapt 2020).
LORTUTAKO KONPROMISOA
Eskualdeek eta gobernu deszentralizatuek anbizio handiko neurriak hartzen jarraituko dute krisi klimatikoa arintzeko eta horretara egokitzeko. Honenbestez, dei egiten diete estatuko gobernu guztiei, eskualdeei ahalmena eta aukera eman diezaieten beren potentziala aprobetxatzeko, zero isurketa garbi eta klimarekiko erresistentea izango duen etorkizuna lortzera bideratuta.
RACE TO ZERO
Eskualde eta gobernu deszentralizatuak anbizio handiko helburu klimatikoak finkatzen ari dira dagoeneko, eta % 55ek isurketak murrizteko helburua dute 2030erako; horrek erakusten du estatuko homologoek baino anbizio handiagoa dutela.
Eskualdeko gobernu guztiak animatzen ditugu NBEren Klimaren aldeko Goi Mailako enbaxadoreen «Race to Zero» kanpainarekin bat egitera, 2050erako edo lehenagorako zero emisio garbiko helburuak hartuz eta horretara iristeko bideak ezarriz.
Eskualde eta gobernu deszentralizatuei dei egiten diegu erritmoa bizkortzeko eta klima-erresilientziari buruzko anbizio globalaren erabateko aldaketa katalizatzeko ekimenekin bat egin dezaten, gure klima-agenda globalari egiten dioten ekarpena erakutsiz.
Gaur arte nabarmendutako ekintzen estekak:
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73081 Igandea, azaroak 7
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73067 Larunbata, azaroak 6
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73054 Ostirala, azaroak 5
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73000 Osteguna, azaroak 4