Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek istripua izan duen mutil bat erreskatatu dute Araian

0
PRUEBA

Larunbatean goizeko hamaikak eta hogei aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan jaso zuten dei baten bidez jakitera eman zuten 15 bat urteko mutil bat erori egin zela Zirauntza errekaren iturburu inguruan, eta buruan kolpea hartu zuela eta, zirudienez, konorterik gabe zegoela. Lekura Gasteizko Ertzain-etxeko baliabideak, Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat, Arabako suhiltzaileak, Osakidetzaren helikoptero bat eta anbulantzia bat agertu ziren.

Zaurituari istripua izan zuen lekuan bertan eman zioten lehen laguntza, eta Araiara, anbulantzia zegoen lekura eraman ondoren, handik Gasteizko Santiago Ospitalera eraman zuten.