Josu Erkoreka José María Lidón Corbí epailea oroitzeko ekitaldian izan da

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Idoia Mendia Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria (Gogora) Bilboko Justizia Jauregian izan da, José María Lidón Corbí epailea, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua eta Deustuko Unibertsitateko katedraduna, hil zuteneko 20. urtemugako omenaldi-ekitaldian.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak José María Lidónen omenez antolatutako ekitaldian lore-eskaintza egin dute eraikineko hallean, epailean oroimenez jarritako plakaren ondoan.

Magistratua 2001eko azaroaren 7an hil zuten Getxon, etxeko garajetik bere emaztearekin, Marisa Galagarrarekin, irteten ari zenean.