Pandemia osteko eszenatoki globala eztabaidagai aste honetan “Mundura Begira” ekitaldian

0

Azaroaren 10ean 600 pertsona inguru –enpresen ordezkariak eta agente ekonomikoak- elkartuko dira enpresen nazioartekotzeari buruzko “Mundura Begira”  topaketan. Aurten, nazioarteko adituek parte hartuko dute ekitaldian pandemia osteko eszenatoki globala aztertu eta horren inguruan mintzatzeko.

“Mundura Begira” aukera paregabea da elkarrekin alderatzeko mundu mailan ezagunak diren adituen esperientzia eta euskal enpresa eta erakundeen esparruan nazioartekotze arloan egunero egiten den lana. SPRI Taldearen Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu du ekitaldia, eta aukera egongo da Bilboko Euskalduna Jauregian presentzialki parte hartzeko edo bestela birtualki jarraitzeko esteka honetan sartuta.

Era berean, enpresek elkarrizketak egin ahal izango dituzte Basque Trade & Invesment agentziak atzerrian dauzkan ordezkariekin euren proiektuak azaltzeko edo zalantzak eta kezkak planteatzeko. Kanpo Sarea 15 bulegoz eta 34 aholkularitza zerbitzuz osaturik dago eta 95 herrialdetara hedatzen da.

Adituak, enpresetako liderrak eta arduradun politikoak

Erakundeetako ordezkarien aldetik, ekitaldian izango dira Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, eta hiru Foru Aldundietako nahiz hiru Merkataritza Ganberetako ordezkariak.

Enpresen aldetik, mahai-inguruetan parte hartuko dute, besteak beste, ondoko hauek: Francisco Riberas, Gestamp enpresako presidente exekutiboa; Miguel Lopez de Quesada, Gestamp enpresako ordezkaria hau ere; Dámaso Quintana, Haizea Wind Group taldeko presidentea; eta Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko presidentea.

Azkenik, munduko beste txoko batzuetatik “egungo eta etorkizuneko eszenatoki globalaz” mintzatzeko aurrez aurre edo online parte hartuko duten adituei dagokienez, aipatzekoak dira:

  • Gerd Leonhard, The Futures Agency-ko presidentea
  • Martin Wolf, Financial Times-eko ekonomialari nagusia
  • Christian Ketels, Harvard-eko Negozio Unibertsitateko (Harvard-eko Unibertsitatea) asoziatu nagusia
  • Andrew Sheng kide agurgarria, Hong Kong-eko Unibertsitatea; China Banking Regulatory Commission-eko aholkuntzaritza batzordeko kidea
  • John Ferguson, Globalizazio, Merkataritza eta Finantza burua (Economist+xxImpact)
  • Jack Vincent. Focus360-en sortzailea eta bazkide kudeatzailea.
  • Craig Calhaun, Arizona State University-ko irakaslea. British Academy-ko kidea.
  • Linda Yueh, London Business School-eko irakasle laguntzailea eta Oxford University-ko kidea, eta
  • Heiner Flassbeck, Hanburgoko unibertsitateko ohorezko irakaslea.

 

Mundura Begira: mundua eta enpresa aldatzen ari direlako

 

Mundura Begira 2021 ekitaldiak gai interesgarriak landuko ditu aurten, dagoeneko iritsi den etorkizun berri hau hobeto ulertzeko. “A Look at where the World is Heading”: ideiak, kontzeptuak, aukerak, funtsean, ezagutza garrantzitsua euskal enpresek aplika dezaten euren nazioartekotze-estrategiak hobetzeko, arriskuak gutxitzeko eta euren kanpo-ekintzako proiektuetan arrakasta izateko.

 

Lau gai nagusi

Mundura Begira ekitaldian aurkeztuko da nazioarteko merkatuek Internet agertu zenetik jasan duten eraldaketa seguruenik handiena, hau da, hiru trantsizioak: digitala, berdea eta soziosanitarioa. Testuinguru horretan, lau gai nagusi landuko dira:

 

Mundu mailako adituek eztabaidagai hartuko dituzte teknologia eta haren inguruko araudiak, zeintzuen helburua baita gizartea gehiago ez deshumanizatzea. Aztertuko dute nola aprobetxatu daitekeen hori guztia ondorio positiboak lortzeko. Halaber, hizpide hartuko dute nola egokitu behar gatzaizkion klima aldaketa geldiezinari eta nola lortu bere ondorioak arintzea “Green New Deals” direlakoei esker. Azkenik, ezagutzera emango dira pertsonen eta planetaren osasunak etorkizuneko pentsamendu ekonomikoan izango dituen ondorio saihestezinak.

Mahai-inguru honetan eztabaidagai hartuko dira pandemiaren hainbat alderdi, eta aztertuko da nolako eragina izan duen hainbat eskualdetan eta nolako erronkak sortu dituen nazioarteko lankidetzan. Era berean, aztergai izango da nolako ondorioak izan dituen krisi humanitarioak mundu mailako erronka eta gatazketan, eta nola horrek baldintzatuko dituen bai etorkizuna, bai eta AEBetan, EBn eta Txinan aplikatzen ari diren araudi desberdinak. Aldaketa horiek orobat baldintzatuko dute Euskadin negozioak egiteko dugun modua, eta horregatik adi egon behar dugu.

 

COVID-19aren inpaktuen ostean, globalizazioaren etorkizuna aztertu eta alderatuko da pandemia ondorengo mundu honetan. Horrekin batera, hizpide hartuko dira Europar Batasunean eta Amerikako Estatu Batuetan ekonomia suspertzeko hartu diren neurriak, eta munduko ekonomiaren berrantolaketa, Txina bilakatuko delarik hazkunde ekonomiko globalaren liderra: epe labur, ertain eta luzean “etorriko denari” buruzko eztabaida.

 

Hazkunde globalaren bultzada: AMIA sinple bat euskal industriarentzat, merkatu gorakorrak munduaren jabe bihurtu diren aro honetan. Hizpide hartuko dira Euskadiko enpresek Asiako merkatuaren erronkak, hango merkatuetako nitxoak eta protekzionismo gero eta handiagoa gainditzeko baliatu behar dituzten estrategiak, bai eta ETEei arlo horietan laguntzeko martxan jartzen ari diren ekimen praktikoak. Halaber, hainbat gomendio emango dira enpresek jakin dezaten nola prestatu behar duten merkatu horietan sartzeko.

 

Mundura Begira ekitaldiaren egitaraua

08:30 – 09:25

Akreditazioa eta erregistroa
09:25 – 09:30

Hasiera-ekitaldia

Jack Vincent, Focus360-ren fundatzailea eta bazkide kudeatzailea.

09:30 – 09:50

Ongietorria

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.

09:50 – 10:20

Eraldaketa Handia: Teknologia, Klima aldaketa eta Osasuna

Gerd Leonhard, The Futures Agency-ko presidentea

10:20 – 10:50

Eszenatoki globala Covid-19aren ondoren

Craig Calhaun, Arizona State University-ko irakaslea eta British Academy-ko kidea.

Linda Yueh, London Business School-eko irakasle laguntzailea eta Oxford University-ko kidea.

10:50 – 11:50

Munduko ekonomiaren perspektibak: ekonomia desberdin bat

Moderatzailea:  Martin Wolf, Financial Times-eko ekonomialari nagusia

Heiner Flassbeck, Hanburgoko unibertsitateko ohorezko irakaslea

Christian Ketels, Harvard-eko Negozio Unibertsitateko (Harvard-eko Unibertsitatea) asoziatu nagusia

Andrew Sheng kide agurgarria, Hong Kong-eko Unibertsitatea; China Banking Regulatory Commission-eko aholkuntzaritza batzordeko kidea

11:50 – 12:30

Kafearentzako etena
12:30 – 13:50

Hazkunde globalaren bultzada: aukerak eta mehatxuak euskal industrientzat merkatu gorakorrak munduko jabe bihurtu diren aro honetan

John Ferguson, Globalizazio, Merkataritza eta Finantza burua, Economist Impact

Ainhoa Ondarzabal, Basque Trade & Investment agentziako zuzendari nagusia 

 

Mahai-ingurua euskal industriarekin

 

Presidentea:  Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.

Francisco Riberas, Gestamp-eko presidente exekutiboa

Dámaso Quintana, Haizea Wind Group-eko presidentea

Iñigo Ucín, Mondragon Corporation-eko presidentea

13:50 – 14:00

Amaiera