Enplegu Sailak pertsonala indartu du lehentasunezko arreta-guneetarako eta EEM-etatik eratorritako proiektu berriei erantzuteko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu egin du Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzako langileen kopurua handitzea, haien eskumeneko proiektu berriei erantzuteko. Proiektu berri horiek Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko arretarako guneetarako Berpiztu programaren ezohiko funtsetatik eta Espainiako Gobernuko hainbat ministeriorekin sinatutako hitzarmenetatik eratorritakoak dira.

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, Zuzendaritzak bi bitarteko funtzionario izango ditu datozen hiru urteetan aparteko eta behin-behineko zereginetarako; zeregin horiek izango dira, besteak beste, Gobernu Programatik eratorritakoak, Lehentasunezko Jarduketa Eremuetarako Berpiztu programari lotutakoak eta EEMen ezohiko proiektuei dagozkienak.

Kasu guztietan, jarduera berritzaileak dira, eta, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-garapenarekin eta Euskal Enplegu Sistemaren Legea idaztearekin batera, ezagutza-, ikerketa- eta esperimentazio-sare bat sortuko dute, enplegurako eta gizarteratzeko jarduerak.

Horri gehitu behar zaio Inklusioraren arloa hobetzeko eta garatzeko helburua, besteak beste, honako ekintza hauekin: inklusiorako-mahai kopurua handitzea; emaitzetan sinergiak bilatzea inklusiorako beste programa batzuekin; Gizarteratze Planean berrorientazioak eta berrikuntzak egitea; laneratzeko enpresen aldeko apustua egitea; diagnostikorako eta triajerako tresna berriak eta inklusiorako plan integratu pertsonalizatuak bilatzea (IPIP).

Ezohiko jarduerei dagokienez −Covid-19aren pandemia gainditu ondorengo susperraldi sozioekonomikotik eratorritakoak−, ‘Oarsoaldeako laneratze-poloa’ proiektua gauzatzen jarraituko da 2022an; 2021ean ekindako bideari jarraituz, datorren urtean gauzatuko dira horri lotutako jarduera- eta aurrekontu-programa gehienak.

Horri beste bi proiektu gehitu behar zaizkio:

  • Gizarteratze Ministerioarekin hitzarmena sinatzea, Lanbideren bidez, gizarteratzeko proiektu pilotuak abian jartzeko.
  • Gazteentzako prestakuntza- eta enplegu-programa, ordaindutako praktiken edo prestakuntza-kontratuen bidez. Proiektu pilotu bat da Espainia osorako, Lan Ministerioarekin eta SEPErekin adostua, eta Euskadik Extremadurako eta Valentziako Erkidegoekin batera parte hartzen du.