Eusko Jaurlaritzak 100.000 euroko dirulaguntza onartu du Agustín Ibarrolaren Guernica Gernikara artelana erosteko

0

Bilboko Arte Ederren Museoak joan den urriaren 18an aurkeztu zuen Agustin Ibarrola artista bilbotarraren Guernica Gernikara izeneko margolana. ARCOren aurtengo edizioan eskuratu zuen artelana Bilboko Arte Ederren museoak 300.000 euro ordainduta.

Bilboko museoaren fundazioa osotzen duten hiru erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, margolana erosteko bakoitzak ezohiko 100.000 euroko dirulaguntza ematea adostu zuten eta horrela erosi da Agustín Ibarrolak 1979an egindako olioa. Artelanaren erosketak euskal ondare artistikoa berreskuratzen eta hedatzen laguntzen du.

Guernica Gernikara

Agustín Ibarrola artista bilbotarrak 1979an margotu zuen Guernica Gernikara. 200 x 100 zentimetroko mihise gaineko hamar oleoz osatutako friso narratibo handi bat da, Picassoren Guernica (1937) inspirazio-puntu sinboliko gisa hartuta. Koadroa 1977an lehen aldiz egon zen ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan, baina 1980ko hamarkadaren hasieratik ez da berriro erakutsi.

Artelana Euskal Herriko historia politiko eta sozialaren garai jakin baten testigantza da; pieza aparta, bai bere dimentsioengatik eta baita kalitate tekniko eta narratiboagatik ere, eta margolariaren heldutasun artistikoa nabaria da. Gainera, Ibarrolaren lanen artean berezitasun handienetako obra bat da, eta, euskal artearentzat ez ezik, gerraosteko arte espainiarrarentzat ere balio artistiko eta historiko handia du.