Urteko Kirolariak hautatzeko proposamenak egiteko epea ireki da Azpeitin

0
Covid-19ak eragindako iazko geldialdiaren ondoren, aurten, berriro ekitaldia ospatzeko asmoa du udalak, abenduaren 18an.  Azpeitiko Udalak kirol mahaiaren lankidetzarekin antolatzen da ekimena eta herritarrek eta eragileek beren proposamena egiteko aukera dute. Azaroaren 18a bitartean egin daitezke proposamenak.

Hiru hautagai mota

1.- Urteko kirolaria saria (Gizonezko kategoria): norbanakoak edo taldeak izan daitezke.

2.-Urteko kirolaria saria (Emakumezkoen kategoria): norbanakoak edo taldeak izan daitezke.

3.- Urteko aipamen berezia boluntario lanetan aritu direnentzat: norbanakoak edo lagun-taldeak izan daitezke.

 

Prozedura eta epeak

 Hautagaiak aurkezteko epea (azaroak 8tik – azaroak 18ra arte): klubeek eta herritarrek proposatutakoak.

Herritarrek: posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
telefonoz: 943-15 00 95
Udal harrera erregistroan
Kirol-klubek: posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus (eranskina-1 osatuz)

Argi utzi nahi da, kirol emaitzez gain, bestelako balio eta merituak ere kontuan hartzea garrantzitsua dela proposamenak egiterakoan.

 

 

Botoa emateko epea (azaroak 19tik- azaroak 29ra arte): klubek eta herritarrek proposatutako hautagaiekin zerrenda bat osatuko da eta ikusgai egongo da, botoa eman ahal izateko:

Herritarrek: igerilekuan eta kiroldegian jarriko diren buzoietan.
posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
telefonoz: 943-15 00 95
Kirol-klubek: posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus

Epaimahaia bilduko da (abenduak 1-3ko astean): jasotako proposamenetan oinarrituta, 2021. urteko kirolaria izendatuko du nesken kategorian zein mutilenean, eta urteko Kirol Boluntarioa ere bai.