Gaur 600 pertsona inguru –enpresen ordezkariak eta agente ekonomikoak- elkartu dira enpresen nazioartekotzeari buruzko “Mundura Begira” topaketan. Aurten, nazioarteko adituek parte hartu dute ekitaldian pandemia osteko eszenatoki globala aztertu eta horren inguruan mintzatzeko.
Erakundeetako ordezkarien aldetik, ekitaldian izan dira Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, eta hiru Foru Aldundietako nahiz hiru Merkataritza Ganberetako ordezkariak.
Enpresen aldetik, mahai-inguruetan parte hartu dute, besteak beste, ondoko hauek: Francisco Riberas, Gestamp enpresako presidente exekutiboa; Miguel Lopez de Quesada, Gestamp enpresako ordezkaria hau ere; Dámaso Quintana, Haizea Wind Group taldeko presidentea; eta Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko presidentea.
Azkenik, munduko beste txoko batzuetatik “egungo eta etorkizuneko eszenatoki globalaz” mintzatzeko aurrez aurre edo online parte hartu duten adituei dagokienez, aipatzekoak dira:
- Gerd Leonhard, The Futures Agency-ko presidentea
- Martin Wolf, Financial Times-eko ekonomialari nagusia
- Christian Ketels, Harvard-eko Negozio Unibertsitateko (Harvard-eko Unibertsitatea) asoziatu nagusia
- Andrew Sheng kide agurgarria, Hong Kong-eko Unibertsitatea; China Banking Regulatory Commission-eko aholkuntzaritza batzordeko kidea
- John Ferguson, Globalizazio, Merkataritza eta Finantza burua (Economist+xxImpact)
- Jack Vincent. Focus360-en sortzailea eta bazkide kudeatzailea.
- Craig Calhaun, Arizona State University-ko irakaslea. British Academy-ko kidea.
- Linda Yueh, London Business School-eko irakasle laguntzailea eta Oxford University-ko kidea
- Heiner Flassbeck, Hanburgoko unibertsitateko ohorezko irakaslea.
Mundura Begira ekitaldian aurkeztu da nazioarteko merkatuek Internet agertu zenetik jasan duten eraldaketa seguruenik handiena, hau da, hiru trantsizioak: digitala, berdea eta soziosanitarioa. Testuinguru horretan, lau gai nagusi landu dira:
- Eraldaketa Handia: Teknologia, Klima aldaketa eta Osasuna.
- The World in Review: COVID19aren ondorengo eszenatokia.
- Munduko ekonomiaren perspektibak: ‘Stranger Economics’.
- Driving Global Growth: Basque Industries Opportunities and Threats in the Era where Emerging Markets Dominate the World.