Kontsumobidek egiaztatu du ikuztegi automatikoko zerbitzuek kontsumitzaileen eskubideak babesteko araudia betetzeko ahalegina egin dutela, baina oraindik asko dago hobetzeko.
2021eko ekainean Kontsumobidek ikuskapen-kanpaina bat egin zuen, 2020an egindako ohartarazpenek eragina izan zuten egiaztatzeko. Gogoratu behar da 2020an egindako ikuskapen guztiek ez-betetzeak hauteman zituztela.
Egia da kanpaina honetan guztira % 68ko ez-betetzeak hauteman diren arren, merkatuko operadoreek egindako hobekuntza-ahalegina ez-betetze partzialen beherakadetan egiaztatzen dela. Egiaztatu da kasuen % 28n oraindik ez dagoela enpresaburuaren nortasunaren daturik: sozietate-izena, izen komertziala, helbide osoa eta telefono-zenbakia; baina inguruabar hori gertatzen zen 2020an egindako ikuskapenen % 96an. Gauza bera gertatzen da tiket-bidalketarekin; kasu honetan ez-betetzea % 92tik % 44ra jaitsi da.
2021eko ikuskapen-kanpaina horren ondorioz, 17 establezimenduri zigorrak ezartzea proposatu da.
Nolanahi ere, Kontsumobidek bilakaeraren balorazio positiboa egiten du, eta ikuztegi automatikoko zerbitzuak kontsumitzaileen eskubideak babesteko konpromisoa indartzera bultzatzen ditu.