Azaroaren 20an, larunbata, Haurren Munduko Eguna ospatuko da

0

Donostiako Udalak bat egingo du datorren larunbatean, azaroaren 20an, ospatuko den Haurren Munduko Egunarekin. Giza Eskubideen, Gazteriaren eta Kultur Aniztasunaren udal sailak, Donostia Kulturaren eta Mestiza Elkartearen laguntzarekin, hainbat jarduera eta ekimen antolatu dituzte datorren aste osoan hiriko haur eta nerabeentzat.

Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, «azaroaren 20an mundu osoan gogorarazten da 1989an Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa sinatu zela, eta gogoratu behar da gaur egun munduko leku askotan haur askok desnutrizio, indarkeria, gerra eta osasun arazoak pairatzen jarraitzen dutela. Batzuetan gugandik gertu ikusten ditugun errealitate horiek ez ahaztea beharrezkoa da oraindik ere. Horregatik, udaletxeko fatxadan olana bat jarriko dugu, konbentzio hori onartu zenetik 32 urte bete direla gogorarazteko«.