Astekonomia-k jaso du Euskadin eratutako enpresen kopuruaren igoera

0

INEren arabera, aurtengo hirugarren hiruhilekoan 643 enpresa eratu ziren EAEn. Aurreko urtearen aldean %10,3ko gehikuntza da hori. Halaber, azken sei urteetako kopururik handiena da. Horri esker, joan den hamarkadaren erdialdean izandako dinamismoa berreskuratzen ari da.

Bestalde, merkataritzako salmentak %1,4 igo ziren urte artean. Zerbitzuen koiuntura indizeak adierazten du merkataritzako salmentak %1,4 hazi zirela urte batetik bestera aurtengo hirugarren hiruhilekoan. Eskuragarri dagoen informazioak erakusten du jaitsiera oso handia izan dela ibilgailu motordunen salmentan eta konponketan (% -17,0) eta handizkako merkataritzaren dinamismoak (% 8,1) jaitsiera hori konpentsatu zuela.

Azkenik, urriko KPI % 5,0an kokatu zen. Kontsumoko prezioak %5,0 igo ziren urrian 2020ko hil beraren aldean. Tasa hori 2008ko uztailetik jaso den altuena da. Hala eta guztiz ere, azpiko inflazioa %1,4 baino ez da igo, garestitzea bereziki produktu energetikoetan kontzentratu delako.

Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, «Astekonomia» izenarekin, eta gutxi gorabehera minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak mota horretako edukiak hedatzeko modu berri bat eskaintzen du; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan. Bideo horiek Sail honek sare sozialetan (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter) eta Irekian dituen profiletan partekatzen dira.