Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak parte hartu du Behobia-Donostia lasterketaren 56. edizioaren aurkezpenean. Igande honetan, azaroak 14, ospatuko den lasterketan 25.000 korrikalarik baino gehiagok parte hartuko dute, Behobia eta Donostia lotzen dituzten 20 kilometroak eginez.
Donostiako udaletxean egin den aurkezpenean Zupiria sailburuarekin batera Nekane Arzallus Donostiako Lehen Alkateordea, Harkaitz Millan Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatua eta Enrique Cifuentes Fortuna K.E.ren Presidentea ere izan dira.
Zupiria sailburuak lasterketaren izaera herritarra azpimarratu du eta horregatik dela «handia» esan du. Gainera, Fortuna Kirol Elkartearen lanak aipamen berezia merezi duela esan du sailburuak egiten duten lana «auzolanean oirritzen dutelako eta erronka gero eta handiagoei aurre egiten dielako».
Informazio gehiago hemen.