eLankidetzako zuzendariak plataforma digitalei eta kooperatibismoari buruzko konferentzia batean parte hartu du

0

Paul Ortegak, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak, Plataforma Kooperatibei buruzko The New Common Sense Konferentzian parte hartu du Berlinen. Konferentzia ekonomia digital kooperatibistaren inguruan eta horrek egungo erronkei egin ahal dizkien ekarpenei buruzkoa da.

Ekonomia digitalak munduak aurre egin behar dien egungo erronkei erantzun diezaieke, hala nola desberdintasunei edo klima-aldaketari. Zentzu horretan, konferentziaren helburua enpresa digitalak kooperatiben printzipioen arabera nola gida daitezkeen hausnartzea da, eta hainbat plataforma kooperatibek pandemia garaian egindako lana ezagutzea.

Paul Ortegak ekonomia kooperatibistaren lan baldintzei buruzko mahai-inguru batean parte hartu du. Ekonomia horren bidez desberdintasunak arintzeko aukeraz eta gizarte mugimenduen eta kooperatiben arteko ezagutza trukeaz eztabaidatu du.

Konferentzia Kooperatiba Plataformen Partzuergoak antolatu du, biltzen dituena 20 herrialde baino gehiagoko 80 kooperatibak, langileak, ikerketa eta diseinu munduko pertsonak eta ekintzaileak, besteak beste. Konferentziaren kolaboratzaileak dira Mondragon Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea.