Gizarte Politiketako sailburuordeak ONCEren Astearen erakunde-ekitaldian parte hartu du, Donostian
“Aste hau garrantzitsua da ONCErentzat, baita Euskadirentzat eta EAEko gizartearentzat ere”. Hitz horiek esan ditu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak hasteko. Lide Amilibiak gaur Donostia/San Sebastiángo Tabakalera kultura garaikidearen zentroan amaiera emateko erakunde-ekitaldian hitz egin du.
“Hau bezalako ekimenek erakusten digute lan egiteko, ikasteko, familia bat osatzeko, zinema egiteko, abesteko, musika-talde bat eratzeko edo agertoki batean antzezteko berezitasun sentsorial bat gainditzeko gai diren pertsonak ahaldunak direla”, esan du Amilibiak. “Eredugarri zarete”, esan du.
“Batzuetan badirudi zuok zaretela laguntza behar duzuenak, gidatzeko beharrizana duzuenak, baina, normalean, alderantziz izaten da: zuok zarete gizarteak eta gobernuak pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko baldintzak sortzera bultzatzen duzuenak”, esan du Amilibiak. “Zuoi edo guztioi, beste gauza bat gehiago eskatu nahi dizuet: jarraitu gu gidatzen”, esan du, amaitzeko.