Sonia Díaz de Corcuerak dagoeneko berrogeita hamar bat enpresa biltzen dituen Innovabide Sarearen hedapena balioetsi du

0

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak (MLC ITS Euskadi) antolatuta Arabako hiriburuan egin den ITS Euskadiren biltzarrean egin duen esku-hartzean, Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako trafikoko zuzendariak azpimarratu du Bide-segurtasunarekin konprometituta dauden euskal enpresen Innovabide Sarea egiten ari den lanaren garrantzia.

Zuzendariak azaldu duenez, “Innovabide Sarearen helburua lanaren arloko errepideko istripuak gutxitzea da, bai eta gaian sentsibilizatzea ere, 2021-2025 Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Plan Estrategikoan hartutako konpromisoari erantzunez, Plan hori trafiko-istripuen ondorioz zero biktima izateko ikuspegian oinarritzen baita”. Trafikoko zuzendariak adierazi du Innovabide Sareak, sortu zenetik, hazkunde esponentziala izan duela –gaur egun berrogeita hamar bat enpresa hartzen ditu–, eta nabarmendu du egunetik egunera atxikipen gehiago lortzen dituela.

Bestalde, Díaz de Corcuerak jakitera eman du aurtengo Trafikoko Jardunbide Profesionalaren gaia berriz ere Laneko Bide Segurtasuna izango dela eta Donostiako Tabakalera Kultura Zentroan egingo dela datorren abenduaren 1ean honako izenburu honen pean: Euskal enpresa, Bide Segurtasunarekiko konpromisoa kudeaketa aurreratuaren bidez.