Eusko Jaurlaritzak partekatu eta onartu egiten ditu Glasgowko Klima Gailurrak hartutako akordioak

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.

Bertan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakitera eman du, eguneroko gaietatik kanpo, Gobernu kontseiluak Glasgowen ospatu den COP mundubiltzarraren emaitzen harira, adierazpen bat onetsi duela. Bertan jasotzen denez, Jaurlaritzak partekatu eta onartu egiten ditu Glasgowko Klima Gailurrak (COP 26) hartutako akordioak, “urrats erabakigarri gisa”. “Akordio osatu gabea dela uste dugu, baina, hala ere, historikoa, izan den adostasun-maila kontuan hartuta”, esan du Zupiriak.

Halaber, Zupiria sailburuak adierazi du, trantsizio energetiko-klimatikoa herrialdeko helburu nagusi gisa finkatzearen aldekoak diren neurrian, Eusko Jaurlaritza jakitun dela planetan klima-aldaketaren aurkako borrokan eta ingurumenaren babesean lehenengo ekintza-ildoa dela. Horrela, Jaurlaritzak irtenbideak bilatzeko eta ekintzak areagotzeko konpromisoa hartzen duela esan du; eta, horri lotuta, finantzaketa bideratzeko, lehentasun global horri irtenbidea emateko tokiko erantzunen bidez.

OSASUNA

Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du, eta jakitera eman ditu datu hauen gorazko joera geldiarazteko hartu beharreko neurriak.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena