Hezkuntzaren aldeko mundu kanpainari eta Guatemalako dokumentu funts historikoen berreskurapenari laguntza

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak 294.000 euroko zuzeneko bi dirulaguntza onartu ditu; bata, Educo Hezkuntza eta Garapenerako Lankidetza Fundazioari, eta, bestea, Guatemalako Nazio Batuetako Garapen Programari. Laguntza eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko dena.

Lehenengo laguntzan, 194.000 euro zuzenduko dira Euskadin, Beninen, Burkina Fason eta Senegalen Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren inguruko ekintzekin jarraitzeko. Horren bidez, Giza Eskubidea den kalitatezko hezkuntzaren alde gizartea mobilizatu eta politikoki eragin nahi dute. Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina nazioarteko koalizio bat da, non hezkuntza-sindikatuak, ikastetxeak, gizarte mugimenduak eta GKKEak dauden.

Bigarrena dirulaguntza 100.000 eurokoa izango da eta helburua da Guatemalako Polizia Nazionalaren Artxibo Historiko zaharraren dokumentu funtseko erakundearen gaitasunak sendotzea, kudeaketa publiko eraginkor eta jasangarria eginez, ikerketa zientifikorako eta egia eta justizia eskuratzeko informazio sarbidea bermatzeko. Artxiboa 2005ean ustekabean aurkitu zuten eta balio historikoa, soziala, zientifikoa eta judiziala du; izan ere, desagertutako Polizia Nazionalaren dokumentazio guztia biltzen du, baita gatazka armatuaren urteak ere.