URAk higatutako erribera-tarte bat leheneratu du Ega ibaiaren eskuineko ertzean, Angostinatik igarotzean

0
PRUEBA

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Arabako Bernedo udalerriko Angostinan Ega ibaiaren eskuineko ertzean higatutako erribera-zati bat leheneratu du (UTM ETRS89 X = 543193 Y = 4720299). Horretarako 13.869,92 € (gehi BEZa) inbertitu berri ditu.

EGA ibaiaren eskuinaldeko ibaiertz horrrek higadura handia jasan zuen:  ibaiertzeko landaredi autoktonorik gabeko tarte bat baitzen, eta ur-emarien berezko jarioak higadura nabarmena eragiten baitzuen. Beraz, ibaiertza ezegonkortu egin zen, eta lur-jausi nabarmena eragin zuen;  baita lur emankor asko arrastatu ere.

Desegonkortzeari eta higadurari aurre egiteko, zurezko piloteez eraiki zen pantaila bat: ibaiaren ohantzean bertan, arku formakoa. Pantailak jatorrizko erriberak zuen trazadura jarraitu du, eta pantaila hori eta ertzerko erriberaren artean sortutakoa zuloa lurrez bete da, ondoren landareztatzeko, eta behar bezala kohesionatzeko (landatutako ibaiertzeko espezie autoktonoen sustraiak sustraitzeari esker).

Jarduketari esker, ibaiertzeko landarediak ibaiari dakarzkion onura ugariak berreskuratuko dira; besteak beste, ibilgua itzaltzea, espezieentzako korridore izatea eta habitatak lotzea, edo ur-goraldien emarien indarra leuntzea, besteak beste. Landareztatzea neguan osatuko da, geldialdi begetatiboaren garaian.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.