BIND 4.0ko 65 partner enpresek 79 startup aukeratu dituzte seigarren edizioko finalistak izateko

0

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak seigarren edizioko 79 startup finalisten zerrenda argitaratu berri du, enpresa handien eta startup berritzaileen arteko lankidetzaren bidez industriaren digitalizazioa bultzatzen jarraitzeko helburuarekin.  2022ko urtarrilean jakinaraziko dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatu honetako parte-hartzaileak, SPRI Taldearen eta bere UpEuskadi plataformaren bitartez.

Zehazki, BIND 4.0ko 65 partner enpresek 79 finalista hautatu dituzte, hau da, azken fasera igaro den startup kopuru handiena, aurreko bost edizioekin alderatuta. Errekor berri horrek, alde batetik, 4.0 industriaren etorkizuna bultzatzeko erreferentziazko ekimen gisa BIND 4.0 kokatzen jarraitzen du, eta, bestetik, startupen interesa eta enpresa handiek berrikuntza-plataformari ematen dioten laguntza sendotzen ditu.

4.0 industriaren etorkizuna markatuko duten teknologiak

Seigarren edizio honetako finalistak 772 hautagaitza baino gehiagoren artean aukeratu dira, eta gehienek —% 61— adimen artifizial eta big data, IoT eta errealitate birtual edo areagotuko soluzioak aplikatzen dituzte. Hala ere, berrikuntza gisa, aurten partnerrek interes berezia erakutsi dute sortzen ari diren soluzioekiko, 4.0 industriaren erronkei erantzuteko modu berri gisa. Horregatik, finalisten artean sektorearen etorkizuna markatuko duten soluzio disruptibo berriak daude, hala nola: hidrogenoaren mugikortasuna, hondakinen kudeaketa, energiaren ekoizpena eta biltegiratzea, blockchain edo e-mobility.

Startupetako teknologia horiek ezarriko dira industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren esparruetan proiektu berriak garatzeko, BIND 4.0ko partnerren eskutik; horiek joera bihurtuko dira 2022an.

Jatorriari dagokionez, edizio honetako finalistak 18 herrialdetakoak dira; horietatik 28 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, 19 espainiarrak (Katalunia, Galizia, Murtzia eta Madril, besteak beste), eta 32 nazioartekoak —Alemania, Finlandia eta Frantzia dira ordezkaritza handiena duten herrialdeak; ondoren, Estatu Batuak, Turkia, Suitza, Irlanda eta Portugal daude, besteak beste—.

65 partner enpresa, berrikuntzaren buru

BIND 4.0ren erakargarritasun nagusietako bat da plataforman parte hartzen duten partner enpresen kopuru handia.  Seigarren edizio honi 10 kide berri gehitu behar zaizkio: Arteche, Celsa Group, Cofares, Hitachi Energy, Erreka Group, Onnera Group, Osakidetza, P4Q Electronics, Ramondin, eta Suez Treatment Solutions. Jada programan dauden enpresekin bat egiten duten konpainia handiak, hala nola: Angulas Aguinaga, CIE Automotive, Sarralle, Sidenor, Iberdrola, Orona, Faes Farma edo ITP Aero, besteak beste.

2016an sortu zenetik, BIND 4.0k munduko toki guztietatik datozen startup teknologikoen interesa erakartzea lortu du. Euren helburu nagusia da erreferentziazko bezeroen eskutik merkatura azkarrago iristea, eta, aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzea, startupekin batera lanean jardunez.

 

BIND 4.0REN SEIGARREN EDIZIOKO FINALISTEN ZERRENDA

Adimen artifiziala eta Big Data

 

Advian Oy Finlandia
ANCORA Espainia
BeChained Artificial Intelligence technologies SL Espainia
Deep Detection Espainia
Ecoplant Estatu Batuak
Energiency Frantzia
enkitek technologies, S.L. Euskadi
Exheus Espainia
Heuristik Euskadi
iERP.ai Eslovakia
Industrial Analytics IA GmbH Alemania
Ingeniería y Control MERASYS S.L. Espainia
ImagoAI Inc Estatu Batuak
innoSEP Alemania
Kaytek Digital Business Euskadi
Legit Health Euskadi
LexaTexer – Enterprise AI Alemania
Metis Labs Erresuma Batua
NABLA VISION SL Espainia
NeoCheck Espainia
Panel Health Euskadi
SMARTPM Euskadi
ThinkDeep AI Frantzia
TRAK Euskadi

 

 

Fabrikazio gehigarria

 

Hyperion Robotics Finlandia
IPRINT3DSPARES. SL Euskadi
MADIT METAL S.L. Euskadi
Nobrak Frantzia
TG0 Erresuma Batua

 

 

Robotika Kolaboratiboa

 

Alerion Euskadi
Deep Learning Robotics, Ltd. Israel
FuVeX Espainia
RiACT Robotics Danimarka
Steering Machines Espainia

 

 

Informatika

 

Klepsydra Technologies GmbH Suitza
SincroPool S3 Espainia

 

 

Zibersegurtasuna

 

HodeiCloud S.L. Euskadi
Nymiz Software Company, S.L. Euskadi
Versia Tecnologias Emergentes Euskadi

 

 

 

 

 

IoT

 

Ariadne Maps Alemania
Arctic Sea, SL Euskadi
Breeze Technologies Alemania
Donomotics Euskadi
FaradaIC Alemania
HOMYHUB Espainia
iSentioLabs Irlanda
LESS Industries Polonia
Logmore Oy Finlandia
Miraex Suitza
Nazca Ingeniería SL Espainia
ONWARD Health Research Singapur
Oonlive Espainia
OWIT IBERIA SL Espainia
Sensemore Turkia
The Future Care (UK) Ltd Erresuma Batua
WimbiTek Euskadi
Zerynth Italia

 

 

Errealitate birtuala eta areagotua

 

Hovering Solutions Espainia
Infinite Foundry Portugal
Ipartic Consulting, S.L. (Bexreal) Euskadi
NUUK Technologies SL. Euskadi
OREKA INTERACTIVE, S.L. Euskadi
SWIPEGUIDE Herbehereak
Veris Behavior Euskadi
ViveLab Ergo Hungaria

 

 

 

Gailu medikoak

 

E process Med Euskadi
Healthinn Espainia
Inbizi Healthcare Euskadi
Indicate Solutions Euskadi

Energia ekoiztea eta biltegiratzea

 

Cleverwind s.l. Euskadi
ENFASYS Ingeniería S.L. Espainia
Six To Go Solutions SL (Alterity) Euskadi

 

 

Nanoteknologia/Material Berriak

 

BestHealth4U (BH4U) Portugal
COOLING PHOTONICS Espainia

 

 

Bestelako teknologiak

 

Encoord Estatu Batuak
EPowerlabs Euskadi
icommunity labs Espainia
Recircular Euskadi
Spouted Beds Solutions Euskadi

 

 

 

BIND 4.0-ri buruz

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma bat da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bitartez. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erreferentziazko enpresa nagusi globaletako 65en lankidetza du. Ekimen honen helburua da industriaren eraldaketa digitala bultzatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileen sendotzea bizkortzea, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bidez. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0k 200 proiektu bizkortu ditu guztira. Proiektu horiek 130 startupek baino gehiagok garatu dituzte egindako bost edizioetan.