Merkalanek zabalik du azoka birtuala, lehen astean 13.000 pertosna baino gehiago bildu ondoren

0
PRUEBA

Enpleguari buruzko IV. Biltzarra dela-eta Lanbidek antolatutako Merkalan Enplegu Azokak bere espazio birtuala zabalik izango du abenduaren 15era arte, bere lehen zortzi egunetan 13.417 pertsonak eman baitute izena.

Edizio honetan formatu presentziala berreskuratu da, iaz pandemiak eragindako parentesiaren ondoren, eta azken bi egunetan zehar jendea etengabe sartu da Europa Jauregira, eta horrek berriro zuzeneko harremana ahalbidetu du kontratazio eta prestakuntza proposamenak aurkitzeko.

Standak Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak eta Gloria Múgica Lanbideko zuzendari nagusiak bisitatu zituzten, enplegu-zerbitzu publikoaren zuzendaritza osoarekin batera, eta bertaratu direnek 135 enpresek eskaintzen dituzten prestakuntza-proposamenak eta 900 enplegu-aukerak ezagutzeko aukera izan dute.

Asteazken honetatik aurrera, azokak zabalik jarraitzen du www.merkalan.eus webgunearen bidez, bai prestakuntza- eta kontratazio-premia espezifikoak dituzten enpresentzat, bai enplegua bilatzen edo aldatu nahi dutenentzat eta prestakuntza-elkarteentzat.