“Espazio horiek berriro betetzen direnean, ERRESPETA EZAZU EDUKIERA berriro hustu ez daitezen”

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak gizartea sentsibilizatzeko kanpaina bat jarri du abian gaur, osteguna, eta erantzukizun indibidualerako eta kolektiborako deia egin du aisialdirako leku itxietako portaeran. Kanpainaren helburua da herritarrei une hauetan dugun egoera epidemiko konplexuaz kontzientzia harraraztea, erantzunkide egin daitezen, edukiera-mugak eta tarteak errespeta ditzaten eta, batez ere, euren jokabideak indarrean dagoen osasun-araudira egokitu ditzaten aisialdiaz gozatzen ari direnean.

Kanpaina hau Eusko Jaurlaritzak koronabirusa hedatzea eragozteko abian jarritako hainbat eta hainbat ekimeni batuko zaie, Euskadiko hainbat udalerritan kutsatuek 150 kasuen tasa berriz gainditu duten une honetan. Mezu honen bidez jende pilaketak saihestera eta aisialdiko leku itxietan portaera seguruak indartzera bideratutako prebentzioko osasun-neurri berriak indartu nahi dira.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du funtsezkoa dela pandemiaren hedapena geldiaraztea, aurreko bi asteetakoa baino % 50 handiagoa baita hedapenaren hazkunde-abiadura. Datozen egunotarako joera eta aurreikuspena gorantz jarraitzea da, eta Eusko Jaurlaritzak, beraz, unera egokitutako jokabidea izatea eskatzen dio gizarteari.