PRUEBA
Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2021 jaialdiaren 14. edizioaren aurkezpenean izan da gaur. Jaialdia abenduaren 3tik 12ra egingo da, aurrez aurre eta online. 50 filmek osatuko dute Sail Ofiziala: nazioarteko 10 estreinaldi, Europa mailako bat, Espainian estreinatuko diren 22 film, eta Euskadi mailan 14. Aurten ere Sail Ofizialeko filmak online ikusi ahal izango dira. Edizio honetan WOP Mendi Film Saria Sebastián Álvarok jasoko du. Filmeez gain 6 erakusketa eta 11 hitzaldi ere antolatu dira.
Informazio gehiago hemen.