Idoia Mendiak adierazi du Donostiako enplegu-plana «erakunde guztien arteko lankidetza-proposamena» dela

0

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Donostiako Enplegu Plana aurkeztu du gaur, eta «zifra proposamena baino gehiago» dela nabarmendu du. «Eskaintzen dugu», gaineratu du, «administrazio guztien arteko lankidetza-proposamen bizia. Eusko Jaurlaritza Donostiako Udalarekin, baina baita Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Espainiako Gobernuarekin eta Europako Batzordearekin ere, erakunde guztiak bat baikatoz langabezia gutxitzeko helburu garbiekin».

Mendiak behin eta berriz esan du plan horren bidez «erantzun sendoa eskaintzen dugula orain arteko erronka baten aurrean: azken krisi global honen erronka, baina baita bizi dugun iraultza biziarena ere, trantsizio energetiko, digital eta demografikoekin. Azken batean, konponbideak eskaintzen ditugu, denon arteko lanaren bidez, bidezko irteera izateko, inor baztertu gabe”.

* Esku-hartze osoa erantsi dugu.