Marian Olabarrietak Arabako Gorrak zoriondu du «gor bakoitzaren eskubideen eta bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzeagatik»

0

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Marian Olabarrietak parte hartu du Arabako Gorrak elkartearen 50. urteurreneko ekitaldi instituzionalean. Ekitaldia Gasteizko Europa Jauregian izan da, eta Gorka Urtaran hiriko alkatea eta Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua ere bertan izan dira.

Olabarrietak zoriondu egin ditu «gor bakoitzaren eskubideen eta bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzeagatik duela 50 urtetik Arabako Gorakeko kide izan direnak». Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko arloetako baten zuzendariak azpimarratu duenez, «Konturatu beharko genuke zuen borroka horrek guztiok hobetzen gaituela, gizarte osoa hobetzen duela eta Euskadi hobea lortzen laguntzen duela».