Hondarribiko Udalak atsekabe handia adierazi nahi du Bidasoako uretan larunbatean itota hil zen pertsona migratzailearen heriotzagatik

0
PRUEBA

Larunbata goizean Endarlatsatik Hendaiara Bidasoan barrena igerika pasatzen saiatu zen pertsona migratzaile bat bertan itota hil zela eta, Hondarribiko Udalak bere atsekabe handia adierazi nahi du eta doluminak eman nahi dizkie ingurukoei eta etxekoei.

Era berean, deitoratu egiten du gertakari lazgarri hau, pertsona migratzaileek bizi duten injustizia-egoeraren ondorioa baita, eta Hondarribiak, Bidasoaldeak, Gipuzkoak eta Euskadik bezala, pertsona zaurgarrienen beharrei erantzuten lagundu nahi diela adierazi nahi du.

Horretarako, ezinbestekotzat jotzen ditu giza eskubideak, elkartasuna eta giza duintasuna, alde batetik, erakundeen eta gizarte eragileen arteko lankidetza, bestetik, eta estatuen nahiz Europaren konpromiso sendoa, azkenik.