Mugarik Gabeko Musikariek streamingez kontzertu solidarioa eskainiko dute azaroaren 25ean

0
PRUEBA

Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen antolakuntzarekin, kontzertu solidario bat eskainiko du, ezarritako osasun-neurriak errespetatuz.

Azaroaren 25a, osteguna, da aukeratutako eguna, eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, musikak, gizartea integratzen eta garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeak ahalduntzen laguntzeko duen garrantzia azpimarratuko da.

Entzunaldian bertako zein nazioarteko 11 musika talde eta eskola arituko dira. Horien artean aipatzekoak dira Guatemalako El Recuerdo kooperatibaren emanaldia, Paco Pérez eta Marinba orketrak Luna de Xelaju obra joko dutelarik; Cabo Verdeko Escola Municipal de Artes Tututaren interpretazioa edo Mirzo Music Center-ena Kurdistandik; baita, EHMEko Musika Eskoletatik eskainiko diren emanaldiak ere.

Ordubete inguruko ekitaldia izango da eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Youtube kanalaren bidez eskainiko da zuzenean, azaroaren 25ean, osteguna, 19:00etatik aurrera.

Cabo Verderako tresnen bilketa

Aurten, bildutako instrumentuak Cabo Verdera bidaliko dira; han, Mugarik Gabeko Musikariak taldeak Afrikari Entzunez proiektua jarri du martxan, lehenengo ekintza diskoaren bidez aurkeztuko dutelarik. Ondoren, abenduan, Askatasunaren Orkestra topaleku bihurtuko da Afrikako haur behartsuenentzat; bertan, beren musika-gaitasunak garatzeko aukera izango dute eta beharrezko hezkuntza eta laguntza jasoko dute, emandako instrumentuei esker.

Herritarrek, orkestra sinfoniko baten parte diren instrumentu zaharrak edo horien zatiak (arkuak, bizarrak, sokak, etab.) eman ahal izango dituzte, baita teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak ere.

Dohaintza egitera joan aurretik, eman beharreko tresnari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu, hau da, datu tekniko eta historiko, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta.

Dohaintzak egiteko epea 2020ko azaroaren 25etik 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, 14:00etan.

Instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, ehme@ehme.eu edo 605709530 telefonoaren bidez.