Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen antolakuntzarekin, kontzertu solidario bat eskainiko du, ezarritako osasun-neurriak errespetatuz.
Azaroaren 25a, osteguna, da aukeratutako eguna, eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, musikak, gizartea integratzen eta garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeak ahalduntzen laguntzeko duen garrantzia azpimarratuko da.
Entzunaldian bertako zein nazioarteko 11 musika talde eta eskola arituko dira. Horien artean aipatzekoak dira Guatemalako El Recuerdo kooperatibaren emanaldia, Paco Pérez eta Marinba orketrak Luna de Xelaju obra joko dutelarik; Cabo Verdeko Escola Municipal de Artes Tututaren interpretazioa edo Mirzo Music Center-ena Kurdistandik; baita, EHMEko Musika Eskoletatik eskainiko diren emanaldiak ere.
Jesús María Alegría Urtiaga, Pinttu, Mugarik Gabeko Musikarien Zuzenaria, zuzenean izango da gurekin Gasteizko egoitzatik, erakundea aurkezteko, esperientziak partekatzeko eta parte-hartzaileak agurtzeko. Ordubete inguruko ekitaldia izango da, doakoa eta sarrera librekoa. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako kanalaren bidez eskeiniko da zuzenean, azaroaren 25ean, osteguna, 19:00etatik aurrera, honako helbidean: https://youtu.be/9Fqthzd-tQk. Eskolatik, parte hartu nahi duen oro animatzen dugu ekimenarekin bat egiten, mugez haraindiko sare solidario bat sortuz.