‘Eta erditu ondoren, zer?’ ikastaroan izena emateko epea zabalik da

0
Abendutik otsailera ‘Eta erditu ondoren, zer?’ ikastaroa eskainiko da Emakume Txokoan amentzat. Hiru hilabetez, hilean bi egunetan izango dira doako saioak eta izen ematea abenduaren 3a bitartean izango da irekita. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiagorako interesdunek Emakume Txokora aurki dezakete: 688 751 000 telefonoro deituta emakumetxokoa@azpeitia.eus e-postara idatzita edo bulegoan bertan.

Askotan, erditu ondorenean, ama izatearen gauza politez baino ez da hitz egiten eta sarri errealitatearen beste aldea ezkutatzen da. Egunerokoan aurkitzen diren zailtasun, bakardade eta isolamendu bizipenek ez dute tokia hartzen egunerokoak. Eta hori ere errelitatearen parte bat da.
Gurasotasunak, bizitza pertsonal, sozial zein bikote harremanean hainbat aldaketa dakarzki eta horiekin batera, egoerak berraztertu eta pauso berriak emateko beharra sortzen da askotan.

HELBURUAK
• Amatasuna pentsatzeko eta konpartitzeko espazio bat sortzea da. Ama izateko arrazoiak, modu ezberdinak, laguntza sareak eraikitzen elkarri laguntzeko. Elkar ulertuz, elkarri babesa eskaini, zaintza sareak eraiki eta espazio zein baliabide propioak geureganatzeko estratejiak pentsatu.
• Bizipenek eta momentuko beharrek tokia izango dute: postpartoa, gorputza, hormonak, emozioak, elkarbizitza, desioa eta motibazio sexuala, espektatibak, ardurak eta independentziak… Gure buruei tratu on bat opatzeko lekua hain zuzen.
• Maila pertsonaletik haratago, kolektibotasunean jorratzeko bidea eraikitzeari ekingo diogu elkarrekin, elkar boteretu komunitatearen indarra bidelagun izanik.
• Era berean, jendartea eraldaketan arreta jarriko dugu, zaintzak, bizi komunitateak…berpentsatuz. Sarea eraiki eta sarearen garrantzia bizi

BIDELAGUNAK
Edurne Mendizabal Tolosa eta Haizea Egiguren Iriarte

DATAK
Abenduak 10 eta 17
Urtarrilak 14 eta 28
Otsailak 11 eta 18

ORDUA
Arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara

TOKIA
Emakumeen Txokoan