Gabonetan Illunbe berriro ere disuasio-aparkaleku bihurtuko da

0
binary comment

2020ko udan izandako arrakasta ikusita, Eguberri hauetan, Udalak martxan jarriko du Illunbeko disuasio-aparkalekua. Bertan, kotxea utzi ahal izango da eta hiriaren Erdialdera joateko doako lotura-autobusen zerbitzua eskainiko da, azaroaren 29tik urtarrilaren 8ra bitartean.

Bi zerbitzuak doakoak izango dira eguneko bisitarien mugikortasuna errazteko asmoz. Hala, haien esperientzia hobetu eta hirigunera iristen diren autoen sarrera gutxituko da, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeaz gain.

Lotura-autobusa

Lotura-autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du Errondo pasealekuaren hasieran (Menchu Gal parkearen alboan) dagoen geralekuaren bidez. Zerbitzua 20 minutuko maiztasunarekin eskainiko du.

  • Illunbetik irteerak 10:30etik 13:50era, eta 15:30etik 20:10era izango dira.
  • Illunbera itzultzeko autobusa Mendeurrenaren plazatik aterako da 10:40etik 14:00etara eta 15:40tik 20:20ra

Geltokiak totem eta kokapeneko mapa batekin seinaleztatuta egongo dira errazago topatzeko, eta iritsiera eta irteera toki beretik egingo dira.

Donostia Turismoaren, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren, Dbusen eta San Sebastián Shopsen arteko lankidetzari esker jarriko da abian ekimena.