Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Illarrako jarduketa integratuaren Urbanizatzeko Jarduketa Programari. Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, eremu horretan 262 etxebizitza berri eraikitzeko – horietatik %50 inguru babes publikokoak – garapena egiteko azkeneko tramiteetako bat dela.
Jarduketa integratuaren eremua 59.479m2koa da eta urbanizazioa lur-sail ezberdinetako jabeen arteko ituntze-sistema bidez egingo da. Horren harian, Donostiako Udalak 846.000 euroko urte anitzeko aurrekontu-saila du 2022 eta 2023rako jarduketa egin ahal izateko.
Tokiko Gobernu Batzordeak, halaber, onartu du espedientea hogei egunean ikusgai jarrita edukitzea.