Idoia Mendiak ziurtatu du aurrekontuetan aurreikusitako enplegua sortzearekin batera, “kalitatea, inklusioa eta berdintasuna” lortu behar direla

0
PRUEBA

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Bilboko Enplegu Plana aurkeztu du gaur, eta ziurtatu du aurrekontuetan aurreikusitako enplegua sortzearekin batera, «kalitatea, inklusioa eta berdintasuna» lortu behar direla. Joan den astean Donostian egin zuen bezala, Mendiak berretsi du administrazioek arlo horretan elkarrekin egindako lana arrakastatsua dela.

«Bizitzen ari garen uneak guztioi begirada goratzea eskatzen digu, salbuespenik gabe. Elkarrekin ekin behar diegu programa eraldatzaileei, berriei, desberdinei. Bide berriak probatzen, entseatzen eta sendotzen ausartzea, enplegua sortzearekin batera kalitatea, inklusioa eta berdintasuna egon daitezen «, errepikatu du.

Lehendakariordeak aurreratu du, gainera, datorren urtean Auzolan programa berriarekin batera joango direla tokiko planak, udalen ekintzaren bidez pertsona kalteberen laneratzea sendotzeko.