Artolazabalek EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren oinarriak azaldu ditu Madrilen, Senior Ekonomiaren IV. Topaketan

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Senior Ekonomiaren IV. Topaketan parte hartu du, Madrilen. Manuel Campo Vidal kazetaria izan da moderatzailea, eta, jardunaldietan, José Luis Escrivá Inklusio, Segurtasun eta Migrazioetako ministroak edo Juan Luis Cebrían idazleak eta akademikoak esku hartu dute, besteak beste.

Artolazabalek EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren ezaugarriak aipatu ditu, bai eta EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren oinarriak ere. “Plan hori garatzeko, teknologia aurreratuak erabiltzen ditugu, berrikuntza posible eta arrazoizko guztiak erabiltzen eta sortzen ditugu, baina, betiere, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko xede argiarekin”, eta “belarriak eta begiak zabalik ditugu, haien erantzunak eta balioespenak jasotzeko», esan du Artolazabalek, amaitzeko. “Pertsonak dira gizarte-zerbitzuen hasiera eta amaiera”, esan du sailburuak.

Senior Ekonomiaren IV. Topaketa atzo eta gaur izan da, eta ‘Belaunaldien arteko itunerako sasoia’ lema izan du. Topaketaren helburua izan da iraultza demografikoaren inpaktuaren inguruko goi-mailako hausnarketa egitea, ikuspuntu sozialetik, ekonomikotik, teknologikotik, industrialetik, komertzialetik, soziosanitariotik, laboraletik edo politikotik.