Sorleku parkea osatzeko partaidetza prozesuaren lehen saioa ospatu da Donostian

0

Azaroaren 18an Sorleku parkea osatzen partaidetza prozesuaren lehen saioa egin zen. Lehen saio honek hitzordu bikoitza izan zuen; alde batetik, adinekoekin eta adinekoak zaintzen dituzten pertsonekin egin zen saioa, eta ondoren auzoko haur eta helduei zuzendutako beste saio bat egin zen.

Lehen saioa, 16:30etan egin zen, Ategorrieta 22 helbideko adinekoentzako etxebizitzen eraikinean. Saio honetan, adinekoek eta adinekoak zaintzen dituzten pertsonek, euren bizipenetik eta beharretatik, parkearen diseinuari ekarpenak egiteko aukera izan zuten. Horrela, beraien beharrak eta ideiak azaldu zituzten, parkearen diseinua aberastu eta inklusiboagoa egiteko.

Ondoren, 18:30etan auzoko haur eta helduei irekitako saioa egin zen, Zuhaizti Ategorrieta eskolan. Bertan, bertaratuek bakarka zein taldean egin zuten lan, etorkizuneko parkean beharrezko eta desiragarri ikusten zituzten elementu zehatzez gain, segurtasuna eta harremanak eraiki eta indartzea bezalako kontzeptuak ere mahaigaineratu ziren.

Hurrengo saio irekia azaroaren 25ean izango da

Hurrengo saioa azaroaren 25ean izango da, 18:00etan Zuhaizti Ategorrieta eskolan, adin guztietako pertsonei irekia. Saio honetan ideietatik errealitaterako hubilketa egingo da eta parkearen eremuan egin daitekeen horretan jarriko da fokua, eremuaren aukerak eta mugak kontuan hartuta.