Asteburu didaktikoa izan dute Donostiako Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleek; joan den igandean, azaroak 21, Logroñon izan ziren dantza klasiko zein garaikideko 42 ikasle. Ibilaldian «Casa de la Danza» museoa bisitatu zuten lehenik, eta ondoren «Acosta Danza» emanaldiaz gozatu zuten Breton antzokian.
Coral Lopez Castellanos, Naroa Gurutzeta Aranburu eta Maider Urrestarazu Fernandezen ikasleek egun oparoa igaro zuten; museora bisitan dantzaren historiaz ikasteko aukera izan zuten, dantzari esanguratsuen jantziak, zapatilak eta bestelako attrezzoa ezagutuz. Ondoren, «Acosta Danza» dantza konpainiaren emanaldian, dantza estilo ugari uztartzeko formak ezagutu zituzten, dela klasikoa, garaikidea eta afro kubatarra.