Bingen Zupiria sailburuak San Telmo Museoko «Baginen Bagara» erakusketaren inaugurazioan parte hartu du

0

San Telmo Museoak azaroaren 27tik martxoaren 13ra egongo da ikusgai egongo den «Baginen Bagara. Emakume artistak: ikusgarritasun (ez)aren logikak «erakusketa aurkeztu du gaur.  Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak parte hartu du aurkezpenean, beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera.

Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa dira erakusketaren komisarioak. Katalogo bat ere argitaratuko da eta jarduera ugari antolatu dira erakusketa dela eta.

Bere hitzaldian, Zupiria sailburuak adierazi duenez, «artearen euskal sistema osoan ari dira urrats inportanteak egiten emakumeen ikusgarritasunean. Gure sistema osoa ari zaio erantzuten historia berridazteko eginkizunari. Beharrezkoa zen eta gertatzen ari da. Sinistuta nago gaur San Telmok aurkezten digun aldarria anplifikatu egiten dela ahalegin zabalago horren baitan kontsideratuta. Modu desberdinetan, bide desberdinetatik, norbere izaeratik eta bere ikuspegitik, Euskadiko arte museoak egikaritzen ari dira emakume artisten ikusgaitasunarekin duten konpromisoa. Esku guztiak eta ahots guztiak beharko dira mundua berridazteko».

Informazio gehiago hemen.