Donostiako Udalak harrera egin dio The Pink Force fundazioko ohorezko presidente Albin Johnsoni

0
binary comment

Donostiako Udalak Albin Johnson, Star Warseko 501 Legioaren sortzailea eta The Pink Force fundazioaren ohorezko presidentea, hartu du gaur goizean, gaur eta bihar hirian egingo den Star Wars sagaren jarraitzaileen nazioarteko topaketa solidarioaren atarian. Bertan ere izan da Samantha Alleyne izan da, Star Wars-en Stormtrooper (eraso-tropetako kidea) izandako lehen emakumea izateagatik ezaguna dena eta , eta Disney garaiko sagaren bost filmetan agertu da.

Donostiako hiriburuan egingo da Ambassadroid mugimenduko kideen nazioarteko lehen bilera, bai eta Pink Force Day izeneko jardunaldia ere. Ekimen horietan, Izarretako Gerra sagaren berrehun zale baino gehiago bilduko dira, munduko leku desberdinetatik etorriak. Lehen aldia da topaketa solidario hau egiten dena, mundu osoan, eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea ikusaraztea eta omentzea du helburu.

Ekitaldian izan dira Eneko Goia alkatea, Andoni Serrano The Pink Force fundazioko presidentea eta Cristina Urtiaga fundazioko idazkaria, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria eta Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria. Albin Johnson bere familiaz inguratuta egon da.

Donostia Star Wars Solidarioaren munduko hiriburu bihurtuko da azaroaren 26an eta 27an.