Trenbide-inguruneetan segurtasun-praktikak zabaltzeko gidak

0

Donostiako Udala, Mugikortasun Zuzendaritzaren bitartez, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziak nasak eta trenbide pasaguneak seguruago gurutzatzeko sustatu duen dibulgazio kanpainari atxiki zaio.

 

Kanpaina honen bidez, trenbide inguruneetako segurtasun jardunbide egokiak zabaldu nahi dira. Horretarako, bederatzi gida egin dira, adin desberdinetarako: haurrak, gazteak, helduak eta adinekoak. Zehazki, bi gida mota proposatu dira talde bakoitzerako:

  • Gida espresak: ez dira oso luzeak (4 orrialde), eta adin talde bakoitzari zuzendutako mezu nagusiak laburbiltzen dituzte.
  • Gida zabalduak: zehatzagoak dira, egokiak hezitzaileek material gehigarri gisa erabiltzeko, bai eta gehiago jakin nahi dutenek erabiltzeko ere.

Guztietan, trenbide inguruneetako segurtasun jardunbide egokiak zabaldu nahi dira. Zehazki, definizioak, datu garrantzitsuenak eta ingurune horietako erabiltzaileentzako arriskuak aurki daitezke, bai eta haietan seguru ibiltzeko edo egoteko gakoak ere.

Gidetan sartzeko, horietako bakoitzaren irudiaren gainean egin behar da klik.