Josu Erkoreka: «Eusko Jaurlaritzak Uholde Arriskurako Plan Bereziaren hurrengo fasera, larrialdikora, igaroko da gaur arratsaldean»

0

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak bilera bat egin dute gaur goizean, euren lantaldeekin batera, Gasteizko Uraren Euskal Agentziaren (URA) instalazioetan, ibai-arroen egungo egoera eta aurreikuspen meteorologikoen egoera gertutik jarraitzeko, eta Euskadiko Uholde Arriskuen Plan Bereziaren bilakaera aztertzeko.

Bilera horretan parte hartu dute, halaber, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Fernando Izaguirrek eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Antonio Aizek.