Bingen Zupiria sailburua Arabako Literatura Sariak 2019 eta 2020 emateko ekitaldian izan da

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria  Arabako Literatura Sariak 2019 eta 2020 emateko ekitaldian izan da BIBAT museoan.

Sari banaketan Ramiro González diputatu nagusia, Ana del Val Kultura, Kirol diputatua, eta Estibaliz Canto, Hezkuntza eta Kultura zinegotzia ere izan dira. Gainera, bertan egon dira 2019ko eta 2020ko zortzi saridunetatik sei, kultura eta literatura arloko hainbat pertsonarekin batera.

Hauek izan dira saridunak:

  • Becerro de Bengoa 2019, gaztelania: Juan Carlos Castelló Meliá
  • Becerro de Bengoa 2019, euskara Oskar Gaztelu Bilbao
  • Champourcin 2019, gaztelania: Jesús Aguilar Marina
  • Champourcin 2019, euskara: Iñaki Odriozola Sustaeta
  • Aldecoa 2019, gaztelania: Antonio Tocornal
  • Aldecoa 2019, euskara: Maite Arruti Arakistain
  • Aldecoa 2020, gaztelania: Jabo H. Pizarroso
  • Aldecoa 2020 Euskara: Uxua Apaolaza Larrea