Gaixotasun Arraroen Foro Soziosanitario Hezitzailea Euskadin

0

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, Marian Olabarrietak, Gaixotasun Arraroen EAEko Foroan parte hartu du. Osasun-, hezkuntza- eta gizarte-eremuetako pertsonen topaketa hori Azkuna Zentroko Bastida areatoan izan da, Bilbon, eta Gaixotasun Arraroen Federazioak sustatu du; bertan, foru- eta udal-mailetako ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako zenbait arlotakoak izan dira.

Pertsona guztien eskubide-berdintasuna eta bizi-kalitatea bermatzeko ahalegin guztia egiten ari gara; helburu hori kontuan izanik, zenbait laguntza-sistema garatu ditugu, eta gure proiektu pilotuetan ari gara lanean, pertsona askoren egunerokotasuna errazteko asmoz, besteak beste, oraindik gaixotasun arraro deritzenen eraginpean daudenena”, nabarmendu du Olabarrietak.

Gure gobernu-ekintzaren lehentasunetako bat da pertsona bakoitzak gainerakoen eskubide eta aukera berak izatea. Eta, jakina, pertsona horietako bakoitzak eta haien familiartekoek dedikazio publiko bera jasotzea eta erkidego osoak bizi-kalitaterako duen eskubide bera baliatzea”, esan du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariak.

Olabarrietak, amaitzeko, EGEFek sustatuko topaketak bezalakoak egiteak nolako garrantzia duen nabarmendu du, eta eskerrak eman ditu topaketan bertan parte hartzeko gonbita egitearren, eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa azpimarratu du.