Garamendik uko egin dio Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentzia prestatzeko Batzordean parte hartzeari

0
PRUEBA

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio bete gabe dauden transferentzien inguruan Eusko Jaurlaritzarekin lortutako akordioak betetzeko. Garamendik Pedro Sanchez buru duen Gobernuari eskatu dio bete dezala hitzartutakoa eta duela urtebete Moncloak onartutako transferentzien egutegia. Kronograma horren arabera, egiteke zeuden transferentzia ia guztiak gauzatu behar ziren, baina lau baino ez dira eskualdatu joan den maiatzean.

Hori dela eta, Garamendi ez da joan Eusko Jaurlaritzaren izenean Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentziaren Jarraipen eta Sustapen Batzorde Prestatzailera. Bilera Madrilen izan da, Lurralde Politikako Ministerioan, eta bertan parte hartuko dute Isabel Rodríguez ministroak eta Estatuko autonomia erkidego bakoitzak izendatutako sailburuek eta ordezkariek. Foro multilateral hau ziurrenik urtarrilean egingo den autonomietako presidenteen Konferentzia prestatzeaz arduratzen da.