Josu Erkoreka: “15:00etan Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia desaktibatuko dugu”

0

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, gaur goizean Euskadiko Trafikoa Kontrolatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan ospatu den, Euskadiko Uholde Arriskurako Plan Bereziaren Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Bilera horretan, ibai-arroen egungo egoera, aurreikuspen meteorologikoak eta Euskadiko uholde arriskua gertutik jarraitu da.

Bileraren ostean egindako adierazpenetan, Segurtasun sailburuak iragarri du gaur, arratsaldeko 15:00etan, Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia desaktibatu egingo dutela. Izan ere, iragarpen meteorologikoek hobetzera eta Euskadiko ibai-arroen mailek nabarmen jaistea espero da, prezipitazioak, orokorrean, gutxitzearen ondorioz. Plana desaktibatu arren, Josu Erkorekak esan du ibaien arroen zaintza intentsiboari eutsiko zaiola.

Era berean, lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburuak larrialdietako eta babes zibileko sistemaren lana zoriondu eta eskertu du, “modu eraginkorrean” erantzun baitu. «Aurreikuspenak zuzenak izan dira, eta emaitza egokia izan da», adierazi du.