Aldi baterako hiru langile kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak

0
2021 urteko Enplegu Planaren baitan, beste hiru langabetu kontratatuko ditu udalak, aldi baterako. Lanbideren bidez egingo dira aldi baterako kontratazio horiek. Beraz, interesdunek Lanbidera jo behar dute; izen ematea abenduaren 3ra arte izango da zabalik. Adinekoen teknikaria, digitalizazio administraria eta datu baseko teknikari lanetarako kontratatuko dira.

Lanpostuak

1- Datu babeseko teknikaria

Urola ekiten VII. Formateu X-TIC azpiproiektuaren baitan, Azpeitiko udalaren egunerokotasuneko eginbeharrak datu babesaren araudi berrira egokitzea izango da bere lana.

Ezinbesteko baldintzak dira: Langabetua izatea, zuzenbidea lizentziatu titulua izatea, euskara maila gutxienez EGA, C1 edo baliokidea edukitzea eta Urola Erdiko bailaran bizitzea.

Baloratuko da: emakumea izatea, 35 urte baino gutxiago izatea eta antzeko postuetan izandako merezimendua.

2- Digitalizazio-administraria

Urola ekiten VII. Formateu X-TIC azpiproiektuaren baitan, Azpeitiko udaleko hilerriko programa informatikoa kudeatu eta datuez hornitu, administrazio elektronikoak eskatzen dituen digitalizazioak egitea eta udaleko hainbat datu aplikazio desberdinetara igotzea izango da bere lana.

Ezinbestekoa izango da langabetua izatea, batxiler titulia , teknikoa edo baliokidea izatea, euskara C1 maila izatea eta urola erdian bizitzea.

Baloratuko da: emakumea izatea, 35 urte baino gutxiago izatea eta antzeko postuetan izandako merezimendua.

3. Hirugarren adineko teknikaria

Eskubide sozialei buruz 3. adimnekoak informatzea izango da bere eginkizuna. Urola erdian bizi behar da.

Ezinbestekoa izango da Gizarte langile diplomatura edo gradua izatea, EGA edo baliokidea izatea, langabezian alta emanda egotea, emakumea izatea  eta 35 urte baino gutxiago izatea.