Hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoek EAE-ko ekonomiaren suspertzea erakusten dute eta enpleguaren bilakaera positiboa egiaztatzen dute

0

Hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoak argitaratu ditu gaur Eustatek, eta % 3,9ko aurrerapena erakusten dute EAEko BPGd-an, eta enplegua izaten ari den bilakaera positiboa egiaztatzen dute, Ekonomia eta Ogasun Sailaren iritziz.  Zehazki, BPGd-ak hamarren bat egin du hobera, urte arteko terminoetan (% 3,8tik % 3,9ra egin du), eta 2 hamarren, hiruhilekoen arteko terminoetan. Enpleguari buruzko datuek hiru hamarren egin dute hobera (% 3,5ko aurrerapena), bai urte arteko terminoetan, bai hiruhilekoen artekoetan.

Hirugarren hiruhilekoko kontu hauen ondoriozko egoeraren argazkiak industriaren portaera okerragoa erakusten du, balio-kateetako botila-lepoagatik, eta, halaber, bilakaera positiboa izan duen zerbitzu-sektorea erakusten du. Nolanahi ere, eskuragarri dauden datuek pentsarazten digute urteko azken hiruhilekoa hirugarrena baino hobea izango dela.

Hala ere, Covid 19aren seigarren olatuak ekonomiaren bilakaeran ekarriko dituen ondorioak ikustear daude. Gaur ditugun datuak ikusita, eta adierazle berriak izan arte, Ekonomia eta Ogasun Sailak ziur asko abenduan EAEko ekonomia hazteko aurreko aurreikuspenak berrikusiko ditu.