Laudio Berrikusi plataformak udalerriko bizilagunen, merkataritzaren eta hiri-bizitzaren topaleku izan nahi du

0
PRUEBA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Laudio Berrikusi programa pilotua aurkeztu du gaur, eta berarekin batera izan dira ekitaldian Arabako diputatuorde nagusi eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatu Cristina González eta Laudioko alkate Ander Añibarro.

Laudio Berrikusi plataforma Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ekimena da, Arabako Foru Aldundiarekin, Laudioko Udalarekin eta Apill elkartearekin lankidetzan. Merkataritza dinamizatzeko proiektu pilotu bat da, app baten bidez bihurtu nahi dena pertsonak bizi diren tokiarekin berriro konektatzeko modua, berriro deskubritu eta modu eguneratuan eta dinamikoan goza dezaten”, sailburuak gogorarazi duenez.

Plataformak premia bikoitz bati erantzun nahi dio; batetik, merkataritzaren eta formatu anitzeko kontsumitzailearen digitalizazioa, eta, bestetik, kontsumitzaileak erosketa-esperientzia bat izateko duen premia. App plataforma honen bidez, Berrikusik udalerri horretako bizilagunei gai ugariren berri emango die: kultur eta kirol ekitaldiak, zerbitzuak, merkataritzako promozioak, enplegu-eskaintzak, ostalaritza, aisia eta abar.

Baina, gainera, adimen artifizialaren osagaiarekin, Berrikusik erabiltzaileen elkarrekintzak erabiltzen ditu zozketen, kanpainen eta mugimendu-fluxuen bidez. Horrela, erabiltzaileen premietatik ikas dezake, haiei eduki hobeak eskaintzeko, eta ekintzak eta ekitaldiak modu eraginkorrago batean planifikatzeko.

Horrela, elementu dinamizatzaile, erabilgarri eta proaktibo bihurtuko da Berrikusi, merkataritza hurbila, prestatua eta lehiakorra bultzatzeko. Era berean, Berrikusik esperientzia pilotu eta ibilbide-orri izateko balioko du, beste udalerri batzuetako esperientzietara zabaltzeko.

Amaitzeko, sailburuak azaldu du pilotu izateko zergatik aukeratu duten Laudio, “ezaugarri bereziak dituelako. Arabako herri neuralgikoa eta Aiaraldea eskualdeko ardatza, Ekonomia Suspertzeko Plan Berezi baten xede izango dena, Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen bezala. Sailak, Bizkaiko eta Gipuzkoako lehentasunezko jarduera-eremuetan egiten duen bezala, Aiaraldean ere lan handia egingo du erakundeen arteko lankidetzatik eta kooperaziotik, bere eskumeneko arloak suspertzeko: turismoa, ostalaritza, merkataritza eta kontsumoa, horien arteko sinergien zeharkako ikuspegiarekin eta Laudioko bizitza ekonomikoan eta sozialean duten garrantziarekin”.