NAHITAEZKOA IZANGO DA EUSKADIN COVID ZIURTAGIRIA

0

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osasuneko Sailburuaren agindu bat argitaratu du eta, haren bidez, gaitu egin da Euskadin gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan COVID ziurtagiri digitala exijitzeko, Auzitegi Nagusiaren bermearen ondoren. Neurria indarrean sartu da boletinean argitaratzearekin batera. Honen helburua da kutsatzeko arriskua handitzen den barruko lekuetan segurtasuna indartzea.